ES

HASIERA.

2000 urtearen bueltan sortu zen Txantxiku Arkulariak taldea Oņatin. Larraņa institutoko kantxan ikastaro batzuk egon ziren, eta horren ondorioz taldea sortzea pentsatu zen. Eta hor jarraitzen dugu entrenatzen. Momentu horietan genuen irakaslearekin jarraitu genuen, baina denbora batera gure kabuz aurrera jarraitzea erabaki zen.

Hasierako taldetik hiru lagun geratzen gara, jentea pasatu da taldetik, batzuek beste batzuek baino denbora gehiago egin dute gurekin. Hainbat gorabeheren ostean, 15 bat kidek osatzen dugu taldea.

Hasi ginenean, aretoko eta aire libreko lehiaketetan aritzen ginen, urtean behin basoko ibilibidea egiteko aukerarekin, baina aretoko Gipuzkoako txapelketa batean Ordizia taldeko Amadeo Diaz ezagutu genuen, haren bidez jaso genuen orain horrenbeste atsegin dugun Baso ibilbideen informazioa. Denborarekin ia modalitate horretan bakarrik parte hartzera heldu gara, nahiz eta noiz edo noiz bestelako lehiaketetan ere parte hartu.

Gaur egun taldeko hiru kidek hezitzaile titulua dugu, eta zabalik ditugu ateak nahi duen orok hastapen ikastaro bat egin dezan, ahal den neurrian dauden arku eta modalitate desberdinak erakusten ditugu, nahiz eta gure lehentasuna basoko 3D ibilbideak diren.