ES

HISTORIA, LARREGI SAKONDU GABE

Duela milaka urte, orduko gizakiak arkua asmatu zuen. Animali handiengatik aldentzeko aukera ematen zion gailu honek, ehizatzeko aukerarekin. Lehenengo aztarnak Afrikan aurkitu ziren, eta esaten dutenez ia mundu osora zabaldu zen, Ozeaniako kontinentera izan ezik. Hasiera batean ehizarako tresna zena denborarekin gudarako arma bihurtu zen.

Inglaterran arkuluzea erabiltzen zen, Asia aldean berriz biribildua. Gudarako arma bikaina bihurtua zegoen arkua, etsaiari larregi gerturatu gabe erasotzeko modukoa, eta beraien babesak erraz gainditzen zituzten geziek. Su armak heldu zirenean indarra galdu zuten, eta Inglaterrako errege bati esker kirol bezala bultzatu zen.

Gaur egun kirol olinpikoa da, nahiz eta oraindik ehizarako ere erabiltzen den arkua, eta bai emakume bai gizakume eta noski haurrek praktikatzen duten kirol bat da.

Kontzentrazio haundia eskatzen du kirol honek, eta emaitzaren portzentairik handiena arkulariaren esku dagoen arren, materialak badu zerikusia. Hasierako arkuetatik eta gezietatik gaur egungoetara izugarrizko jauzia dago, batez ere materialetan.

Sokak lehen animalien zurdekin egiten ziren, orain berriz espazioan erabili diren Dacron, Fastflight, Dynaflight materialez egiten dira. Arkuak lehen egurrarekin eta hezurrekin bakarrik egiten ziren, orain berriz egurraz gain aluminioa, karbono zuntza, beira zuntza dauzkagu.

Historia hobeto ezagutzeko, sartu hemen (inglesez)